XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Argentinan Buenos Aires:
Pampa piztu da lorez;
udaberrian gaude-ta,
gabiltzan, ba, umorez.

Alemanian, Berlin;
denok gaude berdin:
ametsaren leihotik
noiz sartuko Merlin.

Indonesian, Yakarta.
Kaixo, Peru Abarka!
Gitarra erosi ondoren,
ez jo niri gaur arpa.

Txina handian da Pekin,
jarrai eta ekin,
baina kontuz ibili
zorri piztuekin.

Kuban daukagu La Habana,
zu ta ni, erdi bana:
zuretzat galtzontziloak
ta niretzat pijama.

Kanadan da Otawa,
gainean da gaua;
elizan lotan dago
gure sakristaua.

Txilen dugu Santiago;
baina aspertuta nago,
ta zuek ere ez zaituztet
aspertu nahi gehiago.

Marokkon dago Rabat,
zakurrak zaunka bart;
umeak ari zaizkit:
Beste bat, beste bat!

Beste bat eta beste bi:
Libian da Tripoli;
Ai ni ezkonduko banintz
zurekin, Mari Loli!

Azkena eta kito;
zorretan ez ito;
Ekuadorra bazoaz,
hantxe bertan Quito.